KONTZERTUAK

Loraldia Terminala: J Martina, Gorpuztu, Bilbronx….

Data
2022.03.12
Ordutegia
11:30etatik 22:30etara
Udalerria
Bilbo
Lekua
La Terminal
Prezioa
Taldea

LORALDIA TERMINALA dugu sortu dugun eremu berria. Zorrotzaurre irlan kokatutako  sormen berriaren harrobia. Egun osoko programazio honek gure unibertsoko jende gazteari plaza eskaini nahi dio. La Terminal aretoan sei ikuskizun plazaratuko dira. Goizean Bilbronx berreskuratuko dugu (graffiti eta Beat-box), arratsean, berriz, teatroa, musika, literatura eta arte plastikoak izango dira proposamen berritzaile honen partaideak. Bost espazio dituen kultur-industria honetan balore berriak deskubritzeko aukera eskaini nahi dugu. Terminal honetatik sormen berria  aireratzeko prest.