“Loreak eta zauriak – Xabier Leteri kantari”
“Loreak eta zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da. Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da “Loreak eta zauriak”. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.