KONTZERTUAK

Mice

Data
2022.05.05
Ordutegia
19:00
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Salburua Gizarte Etxea
Prezioa
Doan
Taldea

Women to the front Volume 1 erakusketaren amaiera kontzertua.

Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera. Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu zituzten, 2017an bikotea desegin zen arte. Beste talde batzuekin ere aritu izan da, besteak beste Perlak, Joseb B. Lenoir eta Dual Splitha, ahotsarekin, teklatuekin eta gitarra jotzen.

Narbaizaren bakarkako proiektuaren lehen diskoa Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu konposizioen moldaketak. Zortzi pieza berezi, ibilitako bidearen erakusgarri. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezi-berezi bat ardatz dutela.

2019an lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa kaleratu zuen. Hau ere Joseba Baleztenak ekoiztuta.