KONTZERTUAK

Mila Modu (akustikoa)

Data
2022.03.31
Ordutegia
19:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Oihaneder Euskararen Etxea
Prezioa
Doan, gonbidapenarekin
Taldea

Mila Modu Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika-proiektu berria da. Xabier Yaniz Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen 90eko hamarkadan. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konpon taldeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute Roberto Ferreiro, Malenkonia taldeko abeslariaren batera eta horrela Mila Modu sortu dute.

2019an akustiko formatuan estreinatu ziren “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. 2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, Absurdoaren paradisua izenburuarekin, beraien lehen diskoa kaleratu zuten Elkar zigilupean. Disko honetan, melodia landuak, ahots sakonak, atmosfera elektrikoak eta indarra dira nagusi. 

2022. urteko udaberrian bere bigarren diska aurkeztuko dute hasitako bidea sendotuz.