KONTZERTUAK

Morau eta Beñardo

Data
2022.04.01
Ordutegia
19:00
Udalerria
Donostia
Lekua
Casares-Tomasene Kultur Etxea
Prezioa
Doan, leku guztiak bete arte
Taldea

Andoni Tolosak “Morau”, Beñardo Goietxek “Beñardo” eta Iñaki Martiarenak “Mattin” ondutako disko-liburua da ARDO. Zuzeneko emanaldiei dagokienez, bi elementuk osatzen dute: Morau eta Beñardoren emanaldi musikalak, eta Mattinen erakusketa.

Ardoari eskainitako 12 kantuek eta hari lotutako girotzeak osatzen dute ikuskizuna. Bi ahots eta bi gitarra (elektrikoa zein akustikoa), ardoaren gainean aritzeko modu umoretsu eta hurbilean.

Adina: 18 urtetik aurrera.