Aurten Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Zintzilik diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, artista donostiarra indartsu itzuli da Aho uhal lan berriarekin.
Haritz Harreguyren estudioan grabatu du Aho uhal diskoa Olatz Salvadorrek. Ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain, Alaia Martin eta Ane Labakaren hitzez osatutako abestiak ere baditu. 12 kantuk osatzen dute diskoa, eta kolaborazio batzuk aurki ditzakegu horietan: Rozalén, La Mare, Idoia Asurmendi eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu abesten. Horiek horrela, aberastasuna da diskoaren ezaugarri nabarmen bat: ahots, melodia eta soinu desberdinek oso giro berezia sortzen dute.