KONTZERTUAK

Olatz Salvador

Data
2022.02.11
Ordutegia
22:00
Udalerria
Alegia (Gipuzkoa)
Lekua
Elizpe

2021ean kaleratutako bigarren lana, Aho uhal, aurkeztuko du musikari donostiarrak. 12 kantuz osatutako lan kontzeptuala da diskoa, kolaborazio esanguratsuak izan dituena: hitzetan, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak, eta ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta Idoia Asurmendi artistak, besteak beste.

Horrela, aberastasuna dario diskoari: ahots, melodia eta soinu-geruza desberdinek oso giro berezia sortzen dute kantuetan zehar.