KONTZERTUAK

Onki Xin

Data
2022.04.02
Ordutegia
21:00
Udalerria
Iruñea
Lekua
Akelarre elkartea
Prezioa
Doan
Taldea

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz.

Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz.