KONTZERTUAK

Peru eta Gu

Data
2021.10.08
Ordutegia
19:00
Udalerria
Iruñea
Lekua
Geltoki
Prezioa
Doan
Taldea

Peru Galbete eta bere banda zuzenean ariko dira Geltoki gunean, Iruñean. Peru ta Gu izenpean Nor zara zu? diskoko kantuak joko dituzte nagusiki.

Peru Galbete musikari ipurterrea da. Ukelelea eskuan, urte batzuk badaratzama zuzeneko emanaldiak eskaintzen eta kantuak erregistratzen. Musika goxoa bezein erakargarria jorratzen du, ahots jokoei garrantzi berezia emanez melodietan. Bakarkako emanaldiak eskaintzeaz gain, banda formatuan ere taularatu ohi da. Egun Nor zara zu? diskoa hirukote akustiko formatuan aurkezten dabiltza, Xanti Etxeberria kontrabaxuan, Idoia Arizaleta gitarran eta Peru ukelele eta txarangoan. Uharten finkatutako musikariak digitalki atera zuen bere hirugarren lana konfinamenduan, eta ondoren disko-liburu formatuan argitaratu du.