Peru Galbete usurbildarrak kontzertua eskainiko du Faktorian. Hatxe proiektuan ere aritutakoa, ahotsarekin eta irudiarekin lan egiten du Galbetek. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).