Manipulazio estrategiak da Pettiren azken diskoaren izena eta Noam Chomsky pentsalariaren lanean oinarritzen da- Chomskyk gizartea manipulatzeko komunikabide handiek darabiltzaten estrategiak identifikatu zituen, eta Harkaitz Canok poema bihurtu; Pettik, aldiz, musikaz jantzi eta beste dimentsio bat eman die poema horiei.
Zuzenekoetan, diskoaren dotorezia indartsu gorpuzten da Pettiren ahotsari, Etxeko Uzta bandako musikariak batzen baitzaizkio. Musikazalee literaturazale eta, oro har, kultur maite dutenentzat ezinbesteko hitzordua da.