Piztiak taldeak bere 30 urteko ibilbidea biltzen duen ‘XXX’ disko bilduma kaleratuko du laster, eta bide horretan zenbait emanaldi eskainiko ditu taldeak. Apirilaren 30 gauean Tolosako Bonberenean ariko dira zuzenenean. Emanaldian Goroldio taldea izango dute agertokian lagun, disko berria aurkezten.