KONTZERTUAK

Poligrafo Fest: Polybius + Tzar + Messura + Tiburona

Data
2022.04.23
Ordutegia
19:00
Udalerria
Urretxu (Gipuzkoa)
Lekua
Gernikako Arbola plaza
Prezioa
5 euro
Taldea

Madrildik datorren Tiburona taldea garage, punk eta 60. hamarkadako pop estiloak jorratzen dituen hirukotea da. Aurretik The Ladies eta Juanita Banana taldeetan arituak, 2020. urtean Tiburona sortu zuten. “Sola y Felíz” da beraien lehen luzea. Aurretik EP bat argitaratu zuten Folc Records zigilupean. Baietz Tiburonak dantzan jarriko zaitula!

Logroñoko Messura taldeak David Burgui zumarragarra du gitarrista bezala eta lehen aldiz aurkeztuko dira gure herriko eszenatoki batean. Taldea rock eta indie-rock estiloetan mugitzen da eta beraien azken diskoa, “Animal”, biniloan argitaratu dute, oso harrera onarekin.

Lazkao eta Hondarribia lotzen dituen boskotea dugu Tzar taldea. Partaideek ibilbide luzea dute rock munduan, besteak beste: Sexty Sexers, Mutürbeltz, Fumut, Hortzdun, Blood Seekers edo Velozet taldeetan. Stoner rocketik abiatuta, punk eta metal ikutuak dituen taldeak 2021. urtean Mikel Kazalisen Fidelenea grabaketa estudioetan landutako lehen lana argitaratu du.

Zestoatik datorkigu Polybius. 2016. urtean sortu zen eta bi urte beranduago lehen lana argitaratu zuen, Eñaut Gaztañagaren ekoizpenarekin. Rocka jorratzen dute, gitarra latz eta erritmo potenteekin.