Ruper Ordorika: ‘Hautsi da anphora’
1980an Pott Banda desegin zen urte berean Ruper Ordorikak Hautsi da anphora diskoa plazaratu zuen. Berehala, euskal musikagintzan mugarri bihurtu zen. Bernardo Atxagaren testu musikatu haiek zeru berri bat zabaldu zuten kultur hodeiertzean. Iraganarekin hautsi eta geroari begira jarri zen gure sormena.
Lau hamarkada igaro dira diskoa plazaratu zenetik eta garaia heldu da Hautsi da anphora diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratzeko. Kontzertu honetan diskoaren kanta guztiak entzungo ditugu eta berriro ere zirrara biztuko da gure baitan.
Musikariak