Lehen diskoa kaleratu zuenetik zazpi urte igaro ondoren, Sacco taldea lan berri batekin itzuli da, Basa izenekoa (Bidehuts). Irungo (Gipuzkoa) posthardcore hirukoteak Bonberenea estudioan grabatu ditu diskoa osatzen duten bost abestiak, Karlos Osinaga soinu teknikariarekin. Dagoeneko entzun dezakezu hemen.
Nize Andrea (gitarra eta ahotsa) Intza (bateria) eta Niko (baxua) dira. Post rocka egiten dute euskarazko letrekin eta fuzz eta azpimunduko ahotsez betetako melodia ilunekin. Taldea 2017. urtearen hasieran sortu zen Arangoitin (Bilbo).