Sarako 38. Idazleen Biltzarraren edizioaren, eta udazkenean Belarri zigiluak argitaratuko duen Elixa Xurian diskoaren testuinguruan, Solange Añorga abeslaria, soprano arina, Les Arts Florissants talde barrokoaren kidea eta Victoires de la Musique Classique sariaren hiru aldiz irabazlea, arituko da Sarako San Martin elizan. Francesca de Nicola (harpa) eta Alejandro Saul Martinez (biolontxeloa) izango ditu lagun.