KONTZERTUAK

Sorotan Bele Gogoan eta Areatzako Musika Banda

Data
2022.06.05
Ordutegia
19:00
Udalerria
Igorre (Bizkaia)
Lekua
Lasarte Aretoa
Prezioa
Taldea

Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizunak gorazarre egin nahi dio 1990eko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talderik gogoangarrienetakoari, Sorotan Bele taldeari,alegia. Sorotan Bele (Hondarribia, 1990 – 1996) taldeak hiru disko entzutetsu argitaratuzituen eta kantu asko ereserki bilakatu ziren, kaleak eta jendeak arrapaladan bihurtuzituen single. Nahiz eta taldea desagertu, kantu asko geratu dira, betiko, euskal musikaeta kulturaren despentsan. Nork ez zituen abestu 1990eko hamarkadan Mikel Errazkinmusikariak (1974 -2003) Sorotan Bele taldekoekin sortutako abesti itsaskorrak? Adibidez“Arratsalde honetan”, “Mariñelaren zai”, “Zortzi orduko ekaitza”, “Sing-sing-ati-ko folk &rolla”, “Argiaren hiria”, “Atalaia”, “Mundu hegian” eta abar luze bat. Irlandako doinuak popaeta rockarekin nahasirik zetozen, eta hori izan zen Sorotan Bele taldearen musika ezaugarrinagusiena letra alaiekin batera. Kantu haiek ekarri nahi ditugu berriro baina euskarri berribatean.

Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak batuko ditu jatorrizko taldeko bi musikari (Gorka Sarriegi abeslaria eta Urbil Artola gitarrara jotzailea) Herrietako Musika Bandekin. Xabi Zabala zuzendariak egin ditu herrietako musika bandentzat egokitutako partiturak.Beraz, Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak luzatu nahi dio proposamena Herri Bandei joditzaten herrian bertan Sorotan Bele taldearen kantuak. Hainbat eta hainbat herri bisitatu nahi ditu Sorotan Bele Gogoan ekimenak.

Zuen esku dago bat egitea proposamenarekin eta herriari eskaintzea Sorotan Bele taldearen kanturik gogoangarrienetakoak ikuskizun berezi eta koloretsuan. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak kantu haiek utzitako ondarea transmititzea da xede nagusiena, eta herria ikustea kantu haiek abesten denok elkarrekin. Aukera aprobetxatzekoa dela uste dugu Sorotan Bele Gogoan martxan jarri nahi dugunok. 2020an 30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea entseguekin hasi zenetik, orain kantu haiekin gozatzeko beste parada bat izango dugu Sorotan Bele Gogoan ekimenarekin.