KONTZERTUAK

Trigger

Data
2022.02.25
Ordutegia
19:00
Udalerria
Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Lekua
Zaraia Aretoa
Prezioa
Taldea

Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren, orain dela urte batzuk TRIGGER bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen.

Munduan zehar dauden txelisten eskutik berriro ere klaseak hartzen hasi, eta teknika ezberdin pila bat eskura zeudela ohartu zen. Jakintza horrek guztiak obra propioan aplikatzen hasi, eta horrela sortu zen proiektuaren oinarrietako bat: praktika.

Emaitza 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum’n bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin.

Paraleloan, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete nahian, formakuntza ardatz hartuta, erabaki zuen obra guztien partiturak eta hauek interpretatu ahal izateko jarraibide metodologiko bat argitaratzea liburu formatuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzea oinarrizko premisa dela-eta.

Proiektuan ez da bakarrik egon, lan talde zabal eta gazte bat osatu du, diseinu, grabaketa, maketazio eta bestelako lanak egiteko. Zuzenekoetara ere ez da bakarrik joango, Quico Pugès eta Jokin Garmendia izango ditu kamarako tematan aldamenean, eta Amaiur Luluaga dantzaria techno abestietan.