Emaitza 19 abestiz osatutako disko bat da, Poliedro Vol. 1, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin. Paraleloan, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete nahian, formakuntza ardatz hartuta, erabaki zuen obra guztien partiturak eta hauek interpretatu ahal izateko jarraibide metodologiko bat argitaratzea liburu formatuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzea oinarrizko premisa dela-eta.