Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren (Goi mailako gradua egin zuen interpretazio klasikoan), orain dela urte batzuk TRIGGER bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen. Hizkuntza berri baten bila. Elektrifikatutako txelo batekin. Gitarren pedalekin. Efektuak. Bukleak. Zaratak.
Lan honetan, biolontxeloa, musika klasikoari hertsiki lotuta dagoen instrumentua, bestelako esparru batzuetara eramaten du. Horrela, besteak beste hardcorea, post-rocka, stonerra, flamencoa edota technoa entzun ahal izango ditugu, beti biolontxeloa ardatz izanda.
Musika klasikoa baino zaharragoak diren bulkadak: Prototxelo.
Musikariak: Eñaut Zubizarreta, Quico Puges eta Jokin Garmendia.