KONTZERTUAK

Urbil Artola eta Amaia Lasa

Data
2022.03.23
Ordutegia
19:00
Udalerria
Bilbo
Lekua
Bidebarrieta Liburutegia
Prezioa
Doan

Loraldia Festibalaren zortzigarren edizio honetan Walt Whitman poeta gogoratuko da, Loraldia Kultur Elkarteak bereziki prestaturiko produkzio txiki baten bitartez. Musika eta poesia uztartuko dira ekitaldian, poeta iparamerikarraren poemak eta Txomin Artolaren abestiak hain zuzen. 

Belar hostoak. Walt Whitman da ikuskizunaren izenburua, eta Amaia Lasa eta Urbil Artola izango dira protagonistak. Festibalaren hirugarren astean, martxoaren 23an, literatura eta musikaren nahasketa honetaz gozatzeko aukera egongo da Bidebarrietako Liburutegian. 

Walt Whitman, XIX. mendeko poeta 

Walt Whitman XIX. mendeko poeta iparamerikarra izan zen. New Yorken jaio zen, 1819. urtean, eta 72 urterekin hil zen New Jerseyn. Estatubatuar poesia modernoaren aita konsideratzen da, eta bere lanek mundu osoko artista asko inspiratu izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. 

Txomin Artolak, adibidez, Belar hostoak diska argitaratzera eraman zuen 1978an. Eta Amaia Lasa poetaren inspirazio nagusietako bat izan da gaztetan. 

Hau da ikuskari honen abiapuntua, hain zuzen ere.

Poesia eta musika uztartuz 

Belar Hostoak. Walt Whitman emanaldia bereziki Loraldia Festibalerako Loraldia Kultur Elkarteak ekoitzitako ekintza izango da. 

Urbil Artolak bere aitaren Belar Hostoak diska horren abestiak kantatuko ditu, eguneratuta. Aurkezpen honetarako banda bat osatu du Artolak, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas eta Jon Gurrutxagarekin batera. 

Eta musikarekin batera, Whitmanen poemek protagonismoa izango dute, Amaia Lasak euskarara ekarriak eta errezitatuko dituela. 

Emanaldi hau doakoa izango da.