Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ‘Vulk ez da’ diziplina anitzeko ikuskizuna aurkeztuko du azaroaren 14an, BBK Salan, hilaren 12tik 19ra ospatuko den 63. edizioaren baitan. Vulk taldeak zuzenean joko du, musika eta aldez aurretik grabatutako ikus-entzunezko materiala uztartuko dituen emanaldian.
Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bilboko taldeak “autoaurkikuntza ariketa” gisa definitu du sorkuntza lana, eta haren bidez, “zuzenekoaren eta ikus-entzunezko materialaren arteko mugak lausotu nahi ditu”.
2014. urtean sortu zenetik, Vulk taldeak hainbat aldaketa izan ditu, eta Zinebin aurkeztuko duen performanceak etapa berria ireki du Andoni de la Cruzek, Alberto Eguiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz LarraƱagak osatutako taldearentzat. Aurretik bi lan luze egin ondoren (‘Beat Kamerlanden’, 2017an, eta ‘Ground for Dogs’, 2018an), taldeak laster aurkeztuko du hirugarren diskoa, ‘Vulk ez da’ izenburupean.