Xabi Solano Maiza eta Kimua Dantza Kolektiboa
Xabi Solano musikari ereƱotzuarrak Bi diskoaren birari amaiera biribila emango dio bere herrian. Duela hiru urte argitaratu zuen EreƱotzu diskoa bakarlari gisa, eta lan berri honek lehenak baino rock kutsu handiagoa duela aitortu du, betiere folka nagusi dela azpimarratuz.
Bakarkako lana izan arren, jende mordoxka izango du alboan, oholtzan. Batetik, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariak, eta bestetik, inguruan izan ohi dituen musikariak: Kristina Solano arreba panderoarekin, Haritz Beristain baterian, Txus Aranburu teklatuetan, Aitor Zabaleta baxua eta Ander Zubillaga gitarra jotzen eta Dj Zigor DZ.