Ziur “Beldurrik gabe”, “Como Deadpool” edota “Carrie White” izeneko abestiak noizbait irratian entzun dituzuela. Xatiro raperoak ateratako azken lanaren abesti batzuk dira hauek eta noski, honen gisako abesti gehiago egin ditu bilbotarrak 2016. urtetik aurrera bere lehen diskoa atera zuenetik (Xatirokeriak). Beraren errimak, ziztada zuzenak eta zorrotzak izateaz aparte, ironia, umorea eta kritika sozial itzela daramate. Bere zuzenekoetan Mikel Inuntziaga Inun gitarrista eta Mic Kelo Dja eta beatboxerrarekin batera oholtzera igotzen da derrigorez ikusi behar den show potente eta ikusgarri bat eginez”