Yves Lambert Trio + Xabi Aburruzaga Trio
2018. urtean Yves Lambert (La Bottine Souriante) musikari quebectarraren eta Xabi Aburruzaga bizkaitarraren arteko lankidetzatik sortutako proiektua. 2019. urtean Aburruzagaren Bost diskoan parte hartu zuen Lambertek, eta ondoren honek bere kontzertuan jotzera gonbidatu zuen Aburruzaga. Hortik ideia asko eta Euskal Herria/Quebec Connection proiektua sortu ziren. Proiektu honetan bi artistek beren errepertorioa interpretatzen dute beren musikariekin eta amaiera bateratua egiten dute, non euren abestiak partekatzen dituzten.