Atseden hartu ondoren eta zaintza pertsonalari denbora eskaini ostean, ZEA MAYS BUELTAN DA!
Prest gaude agertokietara itzultzeko, eta gure nahia taldearen 25.urteurrena zuekin batera ospatzea da, apirilaren 9an Bilboko Santana aretoan.
“25 joan dira ta!” ekitaldia musika eta errepideko urte hauek ospatzeko topagunea da. Oraingoan, gainera, etxean izango gara eta ilusio berezia egiten digu ekitaldi hau Zea Mays familiarekin partekatzeak.
Beraz, sarrerak datorren otsailaren 23an 12:00etan jarriko dira eskuragarri.