
Bazka, diskoa eta bira
2022-09-30Udako etenaldiaren ondoren bueltan da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek gidatzen duten saioa. Atal honetan Bazka taldeko Erik Berganza izan dute gonbidatu. Izan ere, ekainean lehen diskoa plazaratu zuen Estricalla taldeko kideek eta Galder Izagirrek (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) osaturiko banda berriak, eta urrian kontzertuak ematen hasiko da. Horrez gain, Orbel eta Txopet taldeak ere hizpide izan dituzte, besteak beste.