2019ko abesti kutunak (X)

Xabi Doncel

2020.01.04

Norbera ez da ohartzen zein urte oparoa izan den, horretara jarri eta diskoak berriz entzun arte. Egiari zor, uste nuen zerrenda honetan agertzen diren hainbat disko eta kantu ez zirela aurtengoak, akatsen bat zegoela bidali zidaten zerrendan. Hain iltzatuta ditut burmuinean, ematen duela denbora luzez lagundu nautela.

Gainera, horrelakoak baloratu behar direnean zalantza bera suertatzen zait. Zentzu artistikoan, zein da unitatea, zer da kontuan hartu behar duguna? Kantua...? Diskoa...? Diskografia...? Okerrena da ez naizela ondorio argi batera heldu eta gero eta buelta gehiago eman, ideia hori gero eta katramilatuago ageri zaidala. Azkenean, zentzudunena iruditu zait 12 disko aukeratzea eta bakoitzetik kantu gogokoena. Ziurrena, merezi duen kanturen bat edo diskoren bat geldituko zen kanpoan, baina aizue, bidezkoena iruditu zait.

ABESTIAK

  • Moxal - Azalgorri
  • Lukiek - Don Gomes
  • Willis Drummond - Sari Soziala
  • Maite Larburu - Gona
  • Eñaut Elorrieta - Ez dago ezer
  • Omago - Jantzita eta josita
  • Kaskezur - Gora!
  • Keu Agirretxea - Ura eta bakea
  • Ezpalak - Eztanda
  • Serpiente - Ihes egin
  • TOC - When?
  • Don Inorrez - Errautsen argia

DISKOAK

  • Moxal - Zaldikatu
  • Lukiek - Lukiek #1
  • Willis Drummond - Zugzwang
  • Maite Larburu - Hezurren azpian
  • Eñaut Elorrieta - Irteera argiak
  • Omago - Omago
  • Kaskezur - Ihesi doaz animaliak
  • Keu Agirretxea - Ura eta bakea
  • Ezpalak - Ezpalak
  • Serpiente - Krisanteilu
  • TOC - Badau
  • Don Inorrez - Dardara hura