2020ko kantu eta disko kutunak (VII)

Iker Barandiaran

2021.01.08

DISKOAK

  • Ro — Athalase (Egilea editore): Azkoitiko Matadeixeko taldeak ezohiko proposamen dotorea gauzatu du: intentsitate, erritmo aldaketa eta ñabardura handiko emaitza instrumentala.
  • Sorkari — Hutsune (Egilea editore): talde gazte nafarrak gauzak oso argi ditu: kolpe handiko punk-rocka egitea du xede, izugarrizko ahots garden eta indartsuak gidatuta.
  • Amorante — Bat edo hiru (Forbidden Colours): Iban Urizar elgoibartarrak bere ezagutza eta bizipenen kolore paleta zabaleko lagin bat batu du honako lan anitzean.
  • Anari & Thalia Zedek — Coupages #04 (Bidehuts): azkoitiarraren eta AEBetako Come taldeko musikari beteranoaren bideak gurutzatzea ez da kasualitatea; rockaren alde ez hain agerikoak maite dituzte biek.
  • Izaki Gardenak — Oasia / Gorputz-adar mamua (Erraia): gasteiztarrek Dena oskol disko harribitxiaren bira etenda, bi pieza berriz osatutako EPa grabatu zuten konfinamenduan.
  • Petti — Manipulazio estrategiak (Zart): Harkaitz Canok lagundutam disko monografiko eta oso kritikoa kaleratu du beratarrak. Ohiko gisa, goxotasuna, euskal kantagintza, sustrai amerikarreko rocka eta barruko piztia azaleratu dira.
  • Perlata —Duguna esateko (Egilea editore): arrasatearrek, bateria jotzailea aldatu badute ere, hirugarren disko luzea kaleratu dute antzeko koordenadetan: punk-rocka, melodia barra-barra eta, batez ere, jarrera zein mezu zuzenak.
  • Liher — Hemen herensugeak daude (Egilea editore): Lide Hernando donostiarraren ahots ikaragarriaren inguruan sortutako talde sendoaren hirugarren disko luzea dugu hauxe; indartsua eta sarkorra.
  • Niña Coyote eta Chica Tornado — Superstition / White room’ (Pozoi Records): Ursulak eta Koldok oso baliabide gutxirekin baina irudimen eta gogo askorekin bide oso emankorra egiten dihardute: hementxe Stevie Wonder eta Cream gogora ekartzen.
  • Lepora — Lepora (Bonberenea Ekintzak): Gasteizko eskarmentudun musikari hauen lehen lanak soberan dauka intentsitatetik, erritmo aldaketa, giro pisutsu, dotorezia eta ideiak oso argi izatetik.
  • Rodeo — Ezherrian (Bonberenea Ekintzak): Stoner eta doinu pisutsuetatik abiatuta, metalari ere keinu eginez, ibilbide irmoa egiten dabilen talde zestoarraren azken lana.
  • Braulio — Braulio (Egilea editore): Norman taldeko sortzaile Kepak eta Alexek hirukote gisa sortutako proiektu berriaren estrainekoa. Dekonstrukzioa, tenpo lasaiagoak, baina norabide gordin eta esanguratsua.

KANTUAK

  • Ro — Erio
  • Sorkari — Zer arraio
  • Amorante — Behin batian
  • Anari & Thalia Zedek —  Stones (Harriak)
  • Izaki Gardenak — Gorputz-adar mamua
  • Petti — Zure begia, haien zizarea
  • Perlata — Duguna esateko
  • Liher — Larrua eta iraina
  • Niña Coyote eta Chico Tornado — White room
  • Lepora — Dardo uxa
  • Rodeo — Jainkoak
  • Braulio — Gorputz