2023ko KANTU ETA DISKO KUTTUNAK (V)

Jon Urzelai

2024.01.15
Betiko bero - Moxal(Musika eta hitzak: Hannot Mintegia)
play_button
add_button
Le fleur - ViboraVibora
play_button
add_button
Idi probatan - AbaunzXabier Bastida Uzin
play_button
add_button
Bizitzeko gogoa - Raimundo el CanasteroRaimundo El Canastero, La Wera
play_button
add_button
Sunrising - NakarNakar
play_button
add_button
Lepok - Joseba Agirrezabalaga eta Mikel Vega(Joseba Agirrezabalaga, Mikel Vega)
play_button
add_button
latu latu - Nigara Zuek(Musika eta hitzak: Ander Fernandez)
play_button
add_button
Mundu berri bat II - Oki Moki(Oki Moki)
play_button
add_button
Funtsezkoak - Kuma No Motor(Kuma No Motor)
play_button
add_button
Txakurtxo - Ezezez(Musika: Ezezez / Hitzak: Unai Madariaga)
play_button
add_button

Hamar disko ez al dira gehiegitxo? Posible da, bada hala uste duenik. Niri hogei aukeratzea kosta egiten zait ordea, gehiagok ere aipamena merezi dutelakoan. Izan ere, kolaboratzaile guztien zerrendak batu eta kontuak egin ostean, apostu egingo nuke Lisabö ageriko dela zerrendaren goiko aldean, gorenean ez bada. Ez nabil oso oker, ezta? Agian bai, denetik gerta liteke garai aldakor hauetan, baita euskal kulturaren herrixka honetan ere. Oraindik iragarpen ausartago bat ere utziko dizuet hemen, zurian beltz: Ibil Bedi ere maiz aipatuko dute lagunek, eta Amorante; hori dio nire intuizioak behintzat. Tatxers ere dezentek? Verde Prato igual? Ez nazazue gaizki uler, hauen guztien lanek laudorioak sobera merezi dituztela uste dut, kontua gehiago da ongi irabazitako estatus horren itzalean ikusezin geratzen direla beste hamaika. Hori dute urteko onenen zerrendek, ezinbesteko kontsentsutik kanpo dauden hainbat eta hainbat disko ez direla inongo balizko adostasunetan kabituko. Nabarmendu beharrekoak iruditzen zaizkit hargatik. Zertarako gaude gu hemen bestela?

Euskal musika atari batek toki egin behar lieke Mikel Vega-k aurten argitaratu dituen lau diskoei, baten bati bederen! Peio Erramouspek Haira izenpean argitaratu duen lana ere goretsi beharko du inork, Lauzpabortz aire ttipi disko itzela baita; esango nuke Bas(h)oan-ek jasoko duela aipamenik, baina proposamenaren askeak beldurtu ere egin dezakeenez, zerrendatu dezadan, badaezpada; Ruccculari disko berria ere espezial geratu zaio; Vibora taldeak arreta deitzeko moduko ukabilkada sendoa eman du mahai gainean; Abaunz-ek egindakoa ez da erraza izendatzen, zedarritzen, ezta entzuten ere batzuetan, baina nekez topatuko du inork hala asaldatuko duen beste ezer; Horma gasteiztarrek bigarrenez erakutsi digute haien maila, Chicagoko gordina Louisvilleko soiltasunaz ordeztuz oraingoan; Nakar eta Ezezez taldeek ekarritako haize freskoa eskertzekoa da oso; Kuma No Motor-ekoek ofizioa sobera dutela argi utzi digute; Moxal-ek era dotorean eraiki du bere mundutxoa beste behin; Zauria-ren eta Nigara Zuek-en diskoak behin eta berriz entzutea merezi duten xume itxurako bitxi landuak dira. Hala jarrai nezake hogei (edo gehiago) izendatu arte. Jasoko ahal dute merezi duten arreta denek ere!

Hamar disko eta hamar kantuz osatutako zerrendak gehiegitxo dira aukeran, badakit, eta, halere, herren geratzen dira gure musikaren osasunaren berri emateko. Eskerrak beste kolaboratzaileek ere beste horrenbeste hautatuko dituzten; nahiko buruhauste ematen digu denoi ere zerrenda osatzeak, ordena zehazteak, batzuk barruan eta besteak kanpoan uzteak. Bidean, jabetu ere egin gabe kontsentsu zaharrak iraungitzen eta berriak sortzen ari ote diren ikusteko balio digu ariketak, dena den. Gero jaramonik ez egiteko bada ere.

DISKOAK

  1. Bas(h)oan - Bas(h)oan II

  2. Haira - Lauzpabortz aire ttipi

  3. Zauria - Zauria

  4. Tatxers - Tatxers

  5. Verde Prato - Adoretua

  6. Lisabö - lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte

  7. Horma - Gutiziak

  8. Ibil Bedi - Goldea

  9. Amorante - Harri, herri, har

  10. Rrucculla - Zeru Freq.

ABESTIAK

  1. Moxal - Betiko bero

  2. Kuma No Motor - Funtsezkoak

  3. Oki Moki - Mundu berri bat II

  4. Nigara Zuek - latu latu

  5. Joseba Arrizabalaga & Mikel Vega - Lepok

  6. Nakar - Sunrising

  7. Raimundo El Canastero - Bizitzeko Gogoa

  8. Abaunz - Idi probatan

  9. Vibora - Le fleur

  10. Ezezez - Txakurtxo