Abentura iniziatikoa

Unai Iturriaga

2015.12.14
Euripean - Igor Arzuaga(Musika eta hitzak: Igor Arzuaga)
play_button
add_button
Desertorearena - Morau(Hitzak eta doinua: Andoni Tolosa)
play_button
add_button
Haragi Gordiña(Haragi Gordiña)
play_button
add_button
Hitz jarioa - Petti(Hitzak eta musika: Petti)
play_button
add_button
Euria - Rafa Rueda(Hitzak eta musika: Rafa Rueda)
play_button
add_button
Proposamena - Txuma Murugarren(Hitzak eta musika: Txuma Murugarren)
play_button
add_button
Kasurik ez - Xabier Montoia(Hitzak eta doinua: Xabier Montoia)
play_button
add_button
Espaloian - Split 77(Juan Carlos Perez / Moldaketa: Split 77)
play_button
add_button
Hil da Jainkoa - PI.L.T.(Musika eta hitzak: Rafa Rueda, Aitor Abio, Jose Manuel Sampedro)
play_button
add_button

Aitzakia bat behar da zerrenda bat egiteko. Bihotzean arakatzen hastea ez da komeni eta onenen zerrenda egiteak norbere buruarekin eztabaidan hastea dakar. Horregatik joan naiz 90. hamarkadaren erdialdera, Durangora etortzeko, Berbaro tabernara. Kontzertuak antolatzeari ekin genion orduan eta, zaharrunoarenak jotzen hasi barik, esango dut garai hartan Durangoko tabernetan ez zela zuzeneko musikarik izaten.

Eguenetan ekin genion. Tabernako biltegitik ehun kiloko tarima hura atera eta geure burua baino hobeto zaintzen genituen JBLak jartzea abentura iniziatikoa izan ohi zen. Tabernaren akustikari buruz berriz, hobe ezer ez esan.

Bertatik igarotako bakarlari eta taldeekin osatu dut zerrenda, aurrerago Berbaro tabernatik Plateruenera eroan gintuen eldarnioaren hazi izan zirelako beraiek ere, zelanbait. Kontzertuen osteko afari haiek ere badirelako nire soinu bandaren parte.