Argazkiak, zubiak, ateak eta hariak

Birkit

2018.01.17
Kalean ametsak akatzen - Ama Say(Musika eta hitzak: Karlos Alonso, Ibon Bilbao, Gontzal Bilbao)
play_button
add_button
Aurreiritziak - Lisabö(Hitzak eta musika: Lisabö)
play_button
add_button
Erregua - Estankona(Hitzak eta musika: Borja Estankona)
play_button
add_button
Berua, zerua - Larry Bird(Larry Bird)
play_button
add_button
Urpekontziak - Izaki Gardenak(Hitzak: Jon Basaguren-Musika: Izaki Gardenak)
play_button
add_button
Emakume kuantikoa - Perlak(Perlak)
play_button
add_button
Attrezzo - Eneritz Furyak(Eneritz Furyak)
play_button
add_button
Distortsioen munduan (zuzenean) - Ekiza(Hitzak eta musika: Jurgi Ekiza)
play_button
add_button
Argilunak - MICE(Hitzak eta musika: Miren Narbaiza)
play_button
add_button
Erromantikoarena - Lumi(Hitzak: Nahia Zubeldia-Musika: Lumi)
play_button
add_button
Abestiak argazkien doinuak dira, bizitako une edo etapa baten irudiekin batera barruan berez azaltzen zaizkigunean.
Iraganaren eta orainaren arteko zubiak ere badira, entzun ohi genuenaren berriarekin topo egitean denboran konektatzen gaituztenean.
Ateak dira, etxetik irtendakoan itxi eta handik luzera berez zabaltzen direnean itzultzeko gogoa sortzen digutenean.
Elkar nahasten gaituzten hariak dira, ezberdin egiten gaituena lotuz amankomuneko berria sortzen dutenean.
Elebitasunaren bidez kanpoko eraginei begiratzen irakatsi zigutenen amorrua; post-rocka euskaratuz belaunaldi baten ezaugarri bihurtu zutenen ernegazio garrasia; Arean harribitxia sortu zuenaren bide emankorrean aurkitutako beste bat; bidelagun izandako gitarra garratzen hotsa denborak gozotutako melodien hegaldi bihurtuta; atzerriko gitarren oihartzuna dotoreziaz jantzi zutenen xuxurla; Kutxa Beltzan harro sentiarazi nindutenen leuntasun hauslea; beharrezko musika eszena berri batean nortasun handikoaren ausarkeria; entzulea barrura gonbidatzen duenaren amodiozko melodia gordina; distira propioaren bila dabilenaren argi-izpi itsugarria; tradizioa eta berria uztartzen dituztenen kantu hipnotikoa.