Asteburuko kontzertuak (uztailak 17-19)

Badok

2020.07.21

UZTAILAK 17

  • Dupla eta Xatiro: Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Sarrerak hemen salgai.
  • Ruper Ordorika: Gasteizko Principal antzokian, 20:30ean. Sarrerak uztailaren 1etik aurrera hemen salgai.
  • Gari & Maldanbera: Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 20:00etan. Adarretatik jaialdia. Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira Modelo aretoko txarteldegian, emanaldia hasi baino 2 ordu lehenago. Gehienez 4 sarrera pertsonako.
  • Malen eta Maddi: Usurbilgo Aginaga auzoko eliza zaharrean, 22:00etan —Usurbilgo herritarrentzat bakarrik—.
  • Esne Beltza: Bermeoko Kafe Antzokian, 22:00etan. NAIZ Kontzertuak. Sarrerak hemen salgai.
  • Serious Business: Arrasateko Herriko Plazan, 22:00etan.
  • Ainhoa Larrañaga: Oñatiko Lazarragako lorategian, 19:00etan.

UZTAILAK 18

  • Gari & Maldanbera: Elorrioko San Roken, 22:30ean. Musikaire jaialdia.
  • Makulu Ken: Irungo Gain Gainean parkean, 19:00etan.
  • Aiora eta Piti (Zea Mays): Arantzako Aterpean, 19:30ean.
  • Sara Zozaya eta Eyharts: Bergarako Oxirondo plazan, 22:30ean.
  • Ekiza: Usurbilgo Udarregi ikastolan, 20:00etan —Usurbilgo herritarrentzat bakarrik—.
  • Amak: Soraluzeko Frontoi Zaharrean, 19:30ean.
  • Don Inorrez: Tolosako Plaza Berrian. Gonbidapenak uztailaren 8tik aurrera eskuragarri Tolosako kultur etxean: 10:00-13:00 (2 gonbidapen pertsonako). —ATZERATU DA—
  • Etxekalte: Aretxabaletako trenbideko skate parkean, 19:30ean.
  • Izaki Gardenak: Astigarragako Astarbe sagardotegian, 22:30ean.
  • Liv Wallace eta Ruper Ordorika: Antzuolako eskolako patioan, 19:00etan.
  • Deiedra Rebel Folk: Portugaleteko La Kanillan, 21:00etan.
  • Iker Lauroba eta Beste Urtaroak: Laudioko Abasto plazan, 20:00etan.

UZTAILAK 19

  • Petti eta Etxeko Uzta: Lesakako plaza zaharrean, 19:00etan. Eguraldi txarrarekin, Kultur Etxean.
  • Jon Basaguren: Oñatiko Ikatz tabernako terrazan, 19:30ean.
  • Sara Zozaya: Larrabetzuko Eskolako aterpean, 20:00etan.
  • Anari: Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 20:00etan. Adarretatik jaialdia. Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira Modelo aretoko txarteldegian, emanaldia hasi baino 2 ordu lehenago. Gehienez 4 sarrera pertsonako.
  • Errebal: Astigarragako Astarbe sagardotegian, 15:30ean.
  • Anne Etxegoien: Santurtziko Serantes kultur aretoan, 19:30ean. Sarrerak hemen salgai.