BBB (Bihotz Bakarti Baten) lanerako bidea

Unai Egia

2021.04.26
Alperrik da apaintzea - JP Lohian & Klonen Klana(Hitzak eta musika: JP Lohian & Klonen Klana)
play_button
add_button
Aspaldiko loreak - EH Sukarra(Hitzak: Asier Serrano-Musika: Mikel Gorosabel)
play_button
add_button
Oroiminduak - Cobra(Cobra)
play_button
add_button
Noraino versus nondik - Anestesia(Hitzak eta musika: Mikel Kazalis)
play_button
add_button
Desio baten ekaitza - Kashbad(Hitzak: Egoitz Gurrutxaga-Musika: Kashbad)
play_button
add_button
Bila - Keu Agirretxea(Hitzak: Mikel Etxaburu-Musika: Keu Agirretxea)
play_button
add_button
Urpekontziak - Izaki Gardenak(Hitzak: Jon Basaguren-Musika: Izaki Gardenak)
play_button
add_button
Ipuin eta ironiak - Governors
play_button
add_button
Zaharra eta gaztea - Mikel Urdangarin(Hitzak eta musika: MIkel Urdangarin)
play_button
add_button
Petrolioa ere - Dut(Musika: Dut-Hitzak: Dut, Carlos Desastre)
play_button
add_button

Gaur lanerako bidean entzun dut BADOK atarirako egindako playlista. Gehien bat rocka eta metala aurkituko duzue, baina badaude bestelako kantuak ere. Zerrendaren izenburua: nire azken lanaren azalean, Sukar-ametsak izenekoa, bele bakarti bat ageri da. Nire hurrengo proiektua BBB sukar-ametsak deitzen da, “B” hirukoitz horrekin nabil bueltaka. EPa osatzen duten sei kantuak zinema areto batean grabatuko ditut bakar-bakarrik laster. Hortik izenburua.

Bueno, eta hau esanda bagoaz!

  • "Alferrik da apaintzea" (JP Lohian): Hasierako organoak intro ederra ematen dio zerrendari, eta intro ostean datorren abesti puxkari buruz zer esan. Azken urteetan entzun dudan euskarazko diskorik onenetakoen artean daukat. Osorik entzutea gomendatzen dizuet.
  • "Aspaldiko loreak" (EH Sukarra): Talde honen esentzia purua du kantu honek ahotsa hasi aurretik ere, entzutean ez dago inongo zalantzarik, EH Sukarra. Ez dakit, kantu sinplea baina hunkigarria, pilak jartzen dizkit. Goibela eta bizia aldi berean.
  • "Oroiminduak" (Cobra): Fyre diskatik ateratako kantua. Zer nolako estribiloa duen! Hain botatzen ditut faltan zuzenekoak eta hain dira onak zuzenean…
  • "Noraino vs Nondik" (Anestesia): Zerrendaren punturik gorena. Anestesia ezin da falta menuan. Zailena kantu bakarra aukeratzea.
  • "Desio baten ekaitza" (Kashbad): Lantzean behin kantu hau niregana bueltzatzen da. Zein gatxa dan ezinezko maitasun kontuak gestionatzea.
  • "Bila" (Keu Agirretxea): Kantu borobila. Beste estribilo bikain bat!!! Disko bakoitzean hazten ari den musikaria. Aupa Keu!!!
  • "Urpekontziak" (Izaki Gardenak): Euskal musikak azken urteetan eman duen talderik onenetakoa. Hauek ere zuzenean ikusteko ederrak. Izaera handiko taldea, nire ustez!!!
  • "Ipuin eta ironiak" (Governors): Hauek ez dabiltza brometan. Kalitatea musikarietan eta ekoizpenean. Segi zirikatzen!!!
  • "Zaharra eta gaztea" (Mikel Urdangarin): Abesti monumentala da hau, beno, azken disko osoa! Sonoritate berriak, tematika bortitza, sentimentu zurrunbilo bat da disko hau. Urte askotan errepide lagun izan dut musikari erraldoi honen musika. Osorik entzuteko beste disko bat.
  • "Petrolioa ere" (Dut): Bukatzeko Joseba Ponce berriro. Zerrenda zabaldu eta itxiko dut berarekin. Playlista ixteko egoki ikusten dut kantu honen bukaerako poema edo dena delakoa. Beti jartzen dizkit ileak tente.

Eta hau da guztia. Eskerrik asko zuenean parte hartzen gonbidatzeagatik. Laster arte eta badakizue. Formalak izan!