Belaunaldi bat

Jokin Erkoreka

2018.07.02
Güello gorria - Kuraia(Musika: Joseba Ponce-Hitzak: Joseba Ponce, Fernando Gimeno)
play_button
add_button
Iparra galdu: hegora joan - Berri Txarrak(Musika: Berri Txarrak-Hitzak: Gorka Urbizu)
play_button
add_button
Itsasoz beteriko mugetan - Su Ta Gar(Musika eta hitzak: Aitor Gorosabel)
play_button
add_button
Anai - Willis Drummond(Hitzak eta musika: Willis Drummond)
play_button
add_button
Gerra gogoa - Gatibu(Hitzak eta musika: Gatibu)
play_button
add_button
Shane McGowan's Basque Paddys - Bizardunak(Musika: Iñigo Cabezafuego-Hitzak: Jose Mari Carlos)
play_button
add_button
Deabrua - Eskean Kristö(Hitzak: Pello Artabe-Musika: Eskean Kristö)
play_button
add_button
Kendu hostoak - Yaw(Yaw)
play_button
add_button
Gure ereserkia - Enkore(Enkore)
play_button
add_button
Behiaren begirada(Vulk)
play_button
add_button
Pulpo - Tooth(Tooth)
play_button
add_button
Noidxe - Urgatz(Urgatz)
play_button
add_button
Guztiok bezala, belaunaldi baten parte naiz. 1991n jaio nintzen, eta 27 urte ditut. Nostalgiari itzelezko garrantzia ematen dion belaunaldi baten bihotzean sortu nintzen, beraz. Iraganak proportzio guztiz kanpoko garrantzia du egunero erabiltzen ditugun erreferenteetan. Baina, eta espero zitekeenaren kontrara, lehenaldi honekiko loturak ez du irendu gure sortzeko gaitasuna, ezta gogoa ere. Harrotasunez esan dezaket, gure erara, euskal musikan marka uzten ari garela.
Ez zaitut engainatuko, irakurle: estiloen aldetik, ez dago aniztasun gehiegirik zerrenda honetan. Gitarradun musikari loturik dago nire iragana, eta baita nire oraina ere. 90eko eta 00ko hamarkadetan Euskal Herrian hezi ginenok bete-betean bizi izan genuen euskarazko gitarradun musikaren muina, izan metalaren zurruntasun estilistikoan zein plastikoagoak ziren taldeekin disfrutatuz.
Horren isla dut kantu-zerrenda honen erdia. Gatibu, eduki nuen lehenengo rock diskoa, amabitxiak oparitua, nahiz eta kantu hau beranduago heldu zen, nerabezaroko juergak gatz-pipertzeko. Inoiz helduko ez zela zirudien kantuaren hasiera, Joseba Poncek riff hori behin eta berriz errepikatzen zuela. Tinnitus-a Gorosabelek solo hori nire aurpegian jo zueneko lehenengo aldiaren ostean. Lepoa zapuztu Xan-ek arimara begiratzen zaituela abesti honetan. Ikasle garaiko bazkalosteetan gitarra atera eta Bizardunak-en kantuak abestu. Eta beti Gorkaren ahotsa, hainbeste urtetan presente nire kaskezur barruko oihartzunetan, ezen nire kontzientziaren off ahotsa izan baitzitekeen.
Belaunaldi bat ez du definitzen, hala ere, duen jaraunspen kulturalak soilik. Bere sormen propioaren bitartez eraikitzen du nortasuna. Eta inoiz baino anitzagoa iruditzen zait gure belaunaldiaren ahotsa. Zerrendaren bigarren zatian ageri diren talde batzuekin oholtza elkarbanatu dugu hainbatetan; beste batzuekin agian ez dugu inoiz egingo. Baina neureak sentitzen ditut, ia neuk idatziriko kantuak bailiran bezala.
Azkenik: belaunaldi bat laburtzea hamabi kantutan latza egin zait. Ez daude nahi nituzkeen beste ahots desberdin, baina disfrutatzeko moduko kantuak direnaz ziur nago. Bejondeizuela!