Bizi gara

Gari Garaialde

2015.12.14
Lagunaren heriotza(Hitzak: Luigi Anselmi-Musika: Ruper Ordorika)
play_button
add_button
Ausart zaitez - Ama Say(Musika eta hitzak: Karlos Alonso, Ibon Bilbao, Gontzal Bilbao)
play_button
add_button
Galtzaileak - Beti Mugan(Musika: Beti Mugan-Hitzak: Martxel Mariskal)
play_button
add_button
Nun daude - Willis Drummond(Musika eta hitzak: Willis Drummond)
play_button
add_button
Bizi gera - Kuraia(Musika eta hitzak: Joseba Ponce)
play_button
add_button
Haize eza - Dut(Musika: Dut-Hitzak: Martxel Mariskal)
play_button
add_button
Jonen kezkak - Sorotan Bele(Musika: Sorotan Bele-Hitzak: Gorka Sarriegi)
play_button
add_button
Amore - Karidadeko Benta(Musika: Jon Manzisidor-Hitzak: Jon Maia)
play_button
add_button
Gizona zakur egin zen - Joseba Irazoki(Musika: Joseba Irazoki-Hitzak: Bitoriano Gandiaga)
play_button
add_button
Miniminigona - Zaldibobo(Hitzak: Xabier Amuriza-Musika: Mixel Ducau)
play_button
add_button

Zerrenda honetarako kantuak aukeratzeko kantari eta taldeen zerrenda begiratzen hasi naizenean, ohartu gabe atzera begira jarri naiz; kantuak beste oroitzapen askorekin lotuta etortzen zaizkidan garai haietara, naizena izatera ikasten ibili nintzen espazio/denbora horretara. Orduko kantuek leku berezia izan ohi dute gure bihotzetan, ez hobeak zirelako, ez jada 'halakorik' egiten ez delako, haiekin ikasi genuelako baizik. Horregatik geratu zaizkit lotuta lehen muxuei, kuadrila sortzeari, mundua nire begietatik ikusten hasteari...

Gainetik kendu ezin dudan afizio eta neurri handi batean lanbide daukadan argazkilaritzarekin ere lotura handia du musikak. Musikaren 'industriari' esker lortu nuen bigarren eskuko F2 hura erosteko behar nuen dirua eta kamera horrekin musika talde bati egindako argazkiak izan ziren argitaratu nituen lehenak; orduan ez banekien ere, aurrerago nire lehen argazkilari soldata lortuko nuen argitalpen berberean.

Entzun! euskarazko lehen musika aldizkariarako ere ibili nintzen argazkiak egiten, ofizio hau zer izan zitekeen ikasten nenbilen une berean

Baina musika ez dut hori bakarrik, ez da iragan bat soilik, ez da gaztaroko oroitzapen multzo bat. Musikak presentzia du ene bizitzan oraindik ere eta bizipen berriekin lotzen zait: ez dut berriro lehen muxurik emango eta kuadrilak utzi dio orduan zena izateari, baina geroztik lehen aldiz hil zitzaidan laguna, lehen aldiz izan haurra, galdu gurasoen etxea... Bizirik nagoelako jarraitzen ditut izaten 'lehen aldiak'.

Hemen hamar kantu aukeratu ditut, baina ez dira dauzkadan hamarrak. Bihar beste zerrenda bat egin nezake eta etzi beste bat eta beste bat... Bizirik gaudenez, gaur askorik esan ez didan kanta bihar oroitzapen berri batekin lotu dezakedalako.