Bulkadak

Joseba B. Lenoir

2020.03.30
6" - Ama Say(Musika eta hitzak: Karlos Alonso, Ibon Bilbao, Gontzal Bilbao, Jose Lastra)
play_button
add_button
Eroriko naiz - Petti(Hitzak eta musika: Petti)
play_button
add_button
Eromena abian - Dut(Musika eta hitzak: Dut)
play_button
add_button
Orain - Borrokan(Hitzak eta musika: Borrokan)
play_button
add_button
Makurkeriaren izenak - Xabier Montoia(Hitzak eta doinua: Xabier Montoia)
play_button
add_button
Higadura - Saioa(Hitzak eta musika: Saioa)
play_button
add_button
Le bonheur est simple - Joseba Irazoki(Musika: Joseba Irazoki-Hitzak: Mikel Taberna)
play_button
add_button
Erantziz jantzi - Napoka Iria(Hitzak eta musika: Napoka Iria)
play_button
add_button
Zkrax? - Niko Etxart(Hitzak eta musika: Niko Etxart)
play_button
add_button
Lore sorta - Kaskezur(Hitzak eta musika: Kaskezur)
play_button
add_button
Zer ari haiz - Serpiente(Serpiente)
play_button
add_button
Ba al leike - Jotakie(Hitzak eta musika: Elortxa, Martin, Larrañaga, Aizbitarte)
play_button
add_button

Bulkadak izan dira nire bizitzaren ibilbidea idatzi dutenak, hauei erantzunda joan naiz bidea egiten. Musikarekin berdina gertatu izan zait, 14 urte inguru nituela Jimi Hendrixen disko eta bideoak ikusi eta gitarra ikasteko bihozkada sentitu nuen, konturatu gabe bizitzako erabaki garrantzitsuenetako bat hartzen ari nintzen, geroztik tresna bera eta musika izan baititut aldean egunerokoan.

Gerora, behin musikaren pozoiaren guztiz mende egonik, garrantzitsuak izan dira bidean agertu zaizkidan talde, disko eta abestiek eman dizkidaten bulkada berriak.

Ama Say-ren "6’’" kantuak, adibidez, indarra eman zigun artean gure tresnak jotzen ez genekiela kantu hura bera zein bertze hainbat jotzen hasteko. Beranduxeago Pettiren Etxeko Uzta, Duten Askatu korapiloa, Borrokanen Zuak, Xabier Montoiaren Ni ez naiz Xabier Montoia edo Saioaren Natura bezalako diskoetako abestiak izan dira kantak sortzeko grina ez itzaltzen lagundu didatenak.

Joseba Irazokiren "Le bonheur est simple" zuzenean bizitzeak musikak zeremoniatik zenbat duen ez ahazten lagundu zidan behin, eta erraietaraino sartu izan zaitzaidan bertze batean Napoka Iriaren "Erantziz jantzi" abesti puska.

Niko Etxart aurrez aurre ezagutu nuenean ere egon zen bulkadarik, bere kantuak zein bertze talde pila batenak pintxatzen ikustean, baina batez ere hortan ari zela, oraindik ere musika haiek nolako zirrara sortzen zioten konturatu nintzenean.

Azken urte parean agertu zaizkidan lanen artean Serpiente, Kaskezur eta Jotakierenak izan dira. Azken talde hau 2016an ikustea ederra izan zen, 30 urte lehenago jaio ziren abestiek gaur egun bizi-bizirik jarraitzen dutela ikusita.

Hona hemen, beraz, modu batean zein bertzean kantuak sortzeko irrika hori bizirik manteduarazi didaten doinuen laburpen ttiki bat.