Eider Iturriaga
2016.07.11Musika asko entzuten dut, egunean ordu asko pasatzen ditut musika entzuten. Nire izaeran doan zerbait da. Gustu zabalak ditut eta betidanik zailtasunak izan ditut, ze musika entzuten duzu? galderari erantzuteko. Horren ondorioa da zerrenda hau. Baita abesti hauen letraz egindako hitz nahaspila. On egin!
Bart amets egin nuen itzarri amets, dena doa presaka nire burua biraka, lainoak nire zeruan gorputza dardarka. Udazkeneko lehen hostoak emeki erortzen dira, basotik paseatzen zuhaitz bat moztuta ezkerretara neukan eguzkiak zigortuta nekeak aginduta bertan jarri nintzen. Denboran galtzen gara, berdin da nondik datozen munstroak.
Ez dut nik kulparik, gertatzen da garaiarengatik, irudi gehiegi irentsirik. Injektatu dizkidate, galkatu naute, oai... dena goiti botatzen dut. Interferentziak daude ere, huts-uneak, nun jadanik nagoen hurrengoan...
Suntsitu dugu maite genuen guztia, bitan pentsatu gabe. Jo dugu etengabe abestia gure etsaien alde. Daukazuna bazara orduan ez daukazu ezer, daukazuna baino ez dena duzu galtzeko. Izan ere damutu aurretik hobe dugu borrokatu.
Hik eragindako minak ez din bueltarik, izorra hadi, orain dun nire txanda.