Txomin L. Aramaio
2015.12.14Badok-erako zerrendatxoa egitea? Hamar abesti? Zelan ez, ba! Lasai, ti-ta egingo dut eta! Ba, azkenean, kostatu zait: redio! Ze abesti aukeratu? Etxean entzuten ditudanak? Autoan? Irrati saioan ipini ditzakedanak? Biniloan daudenak? Nire Azukre koxkorrak? Ez, ez eta ez! Hamaika buelta eman ostean, azken urtebete luzean Elepunto modura batetik bestera karpetatxoan lagundu didaten abestien zerrenda egitea erabaki dut. 2013ko Durangoko Azokatik 2014ko Durangoko Azokara erosi edo eskuratu ditudan (eskerrik asko oparitu didazuenei) abestien zerrenda. Batzuk otzaratik atera berriak (Anai Arrebak, Berri Txarrak edo eta Gatibu), besteak denboratxoa daramate nirekin (Glaukoma, Esne Beltza eta Zea Mays). Talde berriei ere tartetxoa egin behar (Altxatu), eta azkenik, abesti kutunen bertsio interesgarriak ere (Johnny & Joseph eta Andoni Delirium). Espero gustuko izatea.