Gudu-zelai bat

Castillo Suarez

2015.12.14
Aingura hegodunak - Anari(Musika eta hitzak: Anari)
play_button
add_button
Bizitzak - Gari(Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Gari)
play_button
add_button
Martin Larralde - Ruper Ordorika(Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
play_button
add_button
Min hau - Berri Txarrak(Musika: Berri Txarrak-Hitzak: Peru Aranburu)
play_button
add_button
Hegaz - Kashbad(Musika: Kashbad-Hitzak: Urko Aranburu)
play_button
add_button
Ikusiko dira berriz - Maddi Oihenart(Hitzak: Itxaro Borda-Musika: Maddi Oihenart)
play_button
add_button
Hango bortu gainetarik - Etxepare Rap(Itxaro Borda)
play_button
add_button
Udaberri azidoa - Kuraia(Hitzak eta musika: Kuraia)
play_button
add_button
Bakarrik bahago neguan - Bide Ertzean(Hitzak: Jose Luis Otamendi-Musika: Imanol Ubeda)
play_button
add_button
Zuentzat - Deabruak Teilatuetan(Hitzak eta doinua: Imanol Ubeda, Joni Ubeda)
play_button
add_button
Buruerahileen farola - Kerobia(Hitzak: Xabi Bandini-Musika: Kerobia)
play_button
add_button
Hondartza - Estankona(Hitzak eta musika: Borja Estankona)
play_button
add_button

Batzuetan gudu-zelai bat izaten da neure burua; arantzak barrurantz itzuli egiten zaizkit, eta urratu egiten dizkidate barrenak. Furgoneta hartu eta kostako errepidea hartzen dut orduan, radarrei erreparatu gabe. Furgoneta hodei bat da, eta zerua itsaso zikin bat. Ilun dago, farolen argi izpiak besterik ez dira ikusten. Soilik hegan egin nahi dut, ez onik atera. Hegan egitea ahantzi egin zait, ordea. Hondartza bazterrean geratu naiz. Kristala lanbrotzen ari da. Erleen memoria ahula eduki nahi nuke, eta ez egon oroimenaren korapiloa deslotzen min hau sumatzen dudanean berriz bihotzaren hegian. Ez dakit esango dudan nolatan maite zaitudan. Lanbroa daukadala gordeta kaxa batean zuretzat, eta eguzkia hankak berotzeko, bakarrik bazaude neguan. Ikusiko dugula presondegiak zabaltzen, baina, bitartean, gauetan izarrak irakurriko dizkizudala haur txikien ipuinak balira bezala.