Gustuko kantak

Txomin Uribe

2020.09.24
  • "Espaloian (Itoiz): Beti gustatu izan zaidan taldea da Itoiz, baina abesti hau berezia da niretzat. Garai hartan Juan Carlosek eta biok genuen Katxo lagunari egindako abestia da. Iluntzean irten eta gaba ederrak pasatzen genituen batera "aurpegi zuria, erropa iluna" eta Katxo-k askotan "ez dut sinisten" esaten zuen. Musikalki, sinpletasun itxuraren barruan, niretzako, izugarria da.
  • "Nahia" (Delirium Tremens): Deliriumen aurretik Andoni eta J.J. Yurritarekin batera talde batean aritzen nintzen eta abesti hau entseatu eta jotzen genuen. Garai politak. Gero haiek Delirium sortu zuten eta nik TU-K, bide oso ezberdinak jorratuz. Sormena bor-borrean genuen. Abesti idartsu eta gogorra.
  • "Crack" (Ruper Ordorika): Lehenengo aldiz Itoizen Ezekiel diskoaren aukezpeneko kontzertuaren aurretik ikusi nuen Ruper, eta betirako sartu zitzaidan. "Crack" abestia entzun nuenean asko harritu nintzen eman zuen aldaketarekin, soinu aldetik eta rockerako keinuarekin. Sarrerako tinbal base horrek apurtu egin ninduen. Abesti bikaina.
  • "Zatoz" (Jotakie): Oraindik gogoan daukat Urola aldean talde bat zegoela eta ekoizpena egin behar ziola Juan Carlosek esan zidan eguna. Abesti hau hirugarren diskoan dago eta bigarren aldia zen JCk ekoizten zuela taldea. Maketa entzuteko jarri zidan eta hasieratik esan nion ze ederra iruditu zitzaidan. Eduki dutena baino onarpen handiagoa izan behar zuen taldea iruditzen zait. Abesti goxoa.
  • "Argia heldu da" (Petti): Piztiak-en Argia eta itzala diskoa aurkeztera Berara joan ginenean ezagutu nuen Petti. Gure aurretik gazte batek jo behar zuela esan ziguten. Zein de hau? Zelako abotsa!! Harrituta geratu ginen denok. Ordundik gaur arte lagunak. Abesti hau zoragarria iruditzen zait, oso alaia eta indartsua.
  • "Ez dago ilusio faltsurik" (Hertzainak): Garai hartan Hertzainak ikustera "dedon" pila bat joaten ginen. Hirugarren disko honetan aldaketa bat sumatu nuen eta, batez ere, abesti hau asko gustatu zitzaidan. Disko honekin arazo asko eduki zituzten, dena galdu eta berriz grabatu beharra etabar... Baina nahiz eta bigarren aldiz grabatu, ederra iruditzen zait. Abesti zuzena.
  • "Munduari begiratzeko" (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde, Rafa Rueda): Beharbada anaiak abesti baterako idatzi duen letrarik onenetakoa, asko gustatzen zait musika eta hitzak nola dauden uztartuta. Mezu ederra eta beharrezkoa. Disko-liburu hau altxor bat iruditzen zait eta nik dakidala ez dago eskuragarri, zoritxarrez.
  • "Bizitza garratza da" (Sasoi Ilunak); Hauek ere gure hirugarren diskoa aurkezten ari ginenean ezagutu genituen, Ezkerraldeko euskal taldea, sekulako indarra zuten. Abesti hau izugarri gustatzen zait. Duen erritmoarengatik, mugimenduarengatik. Behin, kanta hau batera abestu genuen eszenatoki batean. Ez naiz ahaztuko.
  • "Isburt" (Kerobia): Taldea lehenengo aldiz entzun nuenetik sartu zitzaidan barruraino. Gauza ezberdin bat iruditu zitzaidan. Niretzako lehen diskoa galanta da.
  • "Lore etxean" (Balerdi Balerdi): Talde berezia, gitarra ederrekin beti. Mugimendu ederdun abestia. EP hau daukat etxean eta gustura entzuten dut.