Hamar kanta

Afrika Bibang

2020.04.14

1- Zarama: "Bostak bat"
Nire lagun batek, Sonia Cormanek, beti abesten zuelako, eta, pertsonalki, 80. hamarkadako nazioarteko taldeak bezala sonatzen zuelako, baina euskaraz. Asko maite dut kanta hau.

2- Itoiz: "Egun motela"
Espaloian niretzat da munduko album onenetariko bat, eta kanta hau konkretuki mundiala iruditzen zait. Soinua, prosa, erritmoa... internazionalak dira. Oso freskoa da.

3- Exkixu: "Aurkitu zintudan"
Beti gustatu zait Exkixu, eta gainera harreman oso ona izan dugu. Eta kanta hau berez oso ondo dago, letra, soinua...

4- Delirium Tremens: "Ihes"
Hau kanta ederra da, letra, ahots melodia, gitarra riff hori... Pasada bat, elegantea. Oso talde ona hau ere.

5- Negu Gorriak: "Amodiozko kanta"
Esaten duena eta zelan esaten duen, ahots timbre horrekin eta sentimenduz beteta. Ederra kanta.

6- Su ta Gar: "David eta Goliath" 
Instrumentala... hor ikusten da dauzkaten habilidadeak. Intro ezinbestekoa eta kanta zelan doan hazten pixkanaka... Pasada bat da. Baterian onena zegoen.

7- Kashbad: "Nazkauta"
Sorkunen ahotsa lehenengo aldiz kanta honekin entzun nuen, asko gustatu zitzaidan eta musika ere bai. Kaña ematen zuten zuzenean. Aupa Sorkun!!

8- Dut: "Hor nonbait"
Lehenengo bi minutuko super intro horrekin, eta gero zelan sartzen diren ahotsa, gitarra, bateriaren soinua eta erritmoa. Nire faboritoak ziren, ezinbestekoak, hitzik barik...

9- Anestesia: "Hilobia lantzen"
Kanta labur hau handia da, kañeroa eta perfektoa, nire gaztetasunera eramaten nau.

10- Etsaiak: "Zirikatu" 
Hau bai abestitzarra, oso oroitzapen politak etorten zaizkit burura; Etsaiak familiarekin eszenatokian gehien disfrutatzen nuen kanta bat da hau bereziki. Aupa Etsaiak!!