BADOK
2026.01.19Talde guztiek hiruna kantu aurkeztu dituzte, guztiak euskaraz, eta BADOK atariak zerrenda osatuko du talde bakoitzaren kantu banarekin. Orain bigarren fasea abiatuko da. Epaimahaikideek 5 talde aukeratuko dituzte otsailaren 14rako. Horren ostean, eta astebeteko epean (otsailak 17-23), BADOKen, bost talde horiekin entzulearen bozketa antolatuko da. Boto bat gehiago izango da epaimahaikideekin batera talde irabazlea hautatzen lagunduko duena.
Martxoaren hasieran irabazlearen berri emango da,aurtengo abestia aurkezteko den prentsaurreko berean. Gogoratu, proposamen irabazleak, Herri Urratsen zuzenean jotzeko aukera izango du, maiatzaren 10ean, Nafarroa-BADOK gunean.