Ironia, irauteko

Harkaitz Cano

2015.12.16
Astoarena - Oskorri(Musika: Mixel Labegerie-Hitzak: Gabriel Aresti)
play_button
add_button
Gizon arruntaren koplak - Xabier Lete(Hitzak eta doinua: Xabier Lete)
play_button
add_button
Ambulance - Itoiz(Hitzak: Juan Carlos Perez-Musika: Xabi Pery)
play_button
add_button
Bertso-hop(Hitzak: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano-Musika: Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza, Kaki Arkarazo)
play_button
add_button
Euskadi, jende gutxi - Les Mecaniciens(Hitzak: Iñaki Irazu-Musika: Jabier Muguruza)
play_button
add_button
Amodio istorioa - Morau(Hitzak eta doinua: Andoni Tolosa)
play_button
add_button
Kanibalaren kanta - Tapia eta Leturia(Hitzak: Xabier Montoia-Musika: Mikel Artieda, Jose Alberto Batiz)
play_button
add_button
Jo ta ke - The Sparteens(Su Ta Gar)
play_button
add_button
Hegaluzea pistoarekin - Mursego(Mursego)
play_button
add_button
Marra bat egin - Lau Behi(Hitzak: Ainhoa Aranburu-Musika: Alberto Bosch)
play_button
add_button

Umorea jenero serioa eta zaila dela esan ohi da. Kantu baten bidez umorea egitea berriz, are konplikatuagoa. Tradizioan ez da adibiderik falta –non liteke satira kantuan baino eraginkorrago?–, eta, hala ere, ez dira sobera gure artean musika/irribarrea lotura egin izan dutenak. Ezta hain gutxi ere, pentsatzen jarriz gero. Kantatzen diren hitzak dira askotan, jakina, entzulearen konplizitatea edo begiekin egiten den irribarre epela ziurtatzen dutenak, eta hortik letorke bertso edo koplak izatea maiz kantagai. Beste batzuetan, ordea, musika-tresnen oihartzun figuratiboen bidez lortutako distantzia burlatiak eransten dio umorea kantuari, edota kantariaren beraren letrarekiko desatxikimenduak. Garai bateko borroketarako sortutako kantu heavy bat twisteatzea eta borroka berrietarako egokitzea umore ekintza bat da, jatorrizkoarekiko distantzia ironikoa delako bertsioari gorentasuna eta gaurkotasuna ematen dizkiona. Mingarria izan daiteke umorea. Beltza. Naif kutsukoa. Paradoxa bilatzen duena. Aldarrikatzailea. Zuria. Baina, ia beti, ironiaren bidez harrapatutako momentuek iraun egiten dute.