Itxaro Borda
2015.12.14Kantak zaharrak eta berriak dira, nahas mahas, guztiek atzo bezperakoak diruditela. Iparraldeko animaleko bozak eta hegoaldekoak batera playlista berean ez da askotan gertatzen: hara... entzunen duzuenez abeslari zenbait kasik a cappela ari dira, rock edo folk taldez lagunduak batzu eta besteek variété kutsu sukratu bat itsasten dutela buru zokoetan. Mitxaren eta kitxaren artean dantzan: I love that...
Bihotza minbera eta gogoa bero-bero uzten digute melodia hauek, bereziki maitasunaren attabala papoan kolpeka datorkigunean. Sekula ez dugu aski eskertuko Euskal Herria deitzen dugun lur puska honen eskuzabaltasuna gure bizitzetako unerik —eta txarrenak berdin...— ahotsez troxatzerakoan.