'Izan gira Euskal Herrin...'

Garbiñe Ubeda

2015.12.14
Telebista - Errobi(Hitzak: Daniel Landart-Musika: Anje Duhalde)
play_button
add_button
Tumatxa - Niko Etxart(Hitzak eta musika: Niko Etxart)
play_button
add_button
1979-6-3an - Eltzegor(Hitzak: Joxemi Zumalabe-Musika: Jakes Etxeberria)
play_button
add_button
Barkatu ama - M-ak(Musika: Kaki Arkarazo-Hitzak: Xabier Montoia)
play_button
add_button
Iluntzear dihoanean - Juan Carlos Perez(Musika eta hitzak: Juan Carlos Perez)
play_button
add_button
Minaren funtsa - Anari(Hitzak: Jon Maia-Musika: Anari)
play_button
add_button
Jokin Uraini hitzak - Bide Ertzean(Hitzak: Jose Luis Otamendi-Musika: Imanol Ubeda, Joni Ubeda)
play_button
add_button
Ezin ihesi Berlin - Fermin Muguruza(Hitzak eta musika: Fermin Muguruza)
play_button
add_button
Errege anfibioa - Jupiter Jon(Hitzak eta musika: Jupiter Jon)
play_button
add_button
Gezurren bat - Xabier Montoia(Hitzak eta musika: Xabier Montoia)
play_button
add_button
Ta Tximela kantari - Joseba Tapia(HItzak: Luis Rezola-Musika: Joseba Tapia)
play_button
add_button
Zabortegi intergalaktikoa - Morau(Hitzak eta musika: Morau)
play_button
add_button
Harritzen duena ez da beti eta halabeharrez gustukoena. Ez du zertan izanik ere. Baina sorpresak, harridurak, hain subjektiboa eta koiunturari lotua den hunkipen horrek, bide egiatiagoa egin izan du nire baitan, aldian aldiko gogoa asebetetzera heldutako doinuak baino. Sanoago datozkit akordura, errazago, haize kontran entzundako perlak, urteen joanean.
Esate baterako, kantariak, bizi-minez, gitarra aldean hartu eta ia ahots biluzian taularatzen ziren garaian, Altzürükütik hedatutako rock and roll klasiko eta airoso hura, konprexurik gabekoa, "izan gira eskual herrin...". Esate baterako, punkari errotik eginiko autokritika, punkaren punka, gizartearen ajeen kontra botatako orroak bezain gordina, 30 segundo eskaseko tximistan emana, entzunezina baina konprenitzekoa: "Anarkia eta pakea oihukatzen duk / atso bat jotzen duan bitartean / eta oso harro sentitzen haiz / Ez al da hori punk izatea?".
Esate baterako, RRV betean, aparteko iturrietatik edan zutenak. Edo etapa gogorrean pop landuari zirrikitua zabaldu ziotenak. Euskaraz kantatzea, areago Ondarroako hizkeran aritzea, oroz gainetik hautu naturala dela erakutsi zigutenak. Baneteuanba taldeak bezala.
Esate baterako, literatura eta rocka, gurean garai batean bi unibertso urrun, fusionatu zituztenak. Edo, aldarrikapenez eta jarrerez nekatuta beharbada, giza barrunbe ilunetan murgildu eta bihotza zimurtzeko moduko melodiak osatu zizkiguna: Anari. Esate baterako, gaurko egunean, dagoena egonagatik ere, iturri bila Pleistozenoraino jo dutenak.