Izokinaren begirada

Nerea Erbiti

2018.10.15
Txanbela - Juan Mari Beltran(Pierre Caubet)
play_button
add_button
Dialektikaren laudorioa: Lekeitio 3 (1971) - Mikel Laboa(Bertolt Brecht, Mikel Laboa)
play_button
add_button
Ttakun ttan ttakun - Juan Mari Beltran
play_button
add_button
Igelak - Beñat Axiari(Jon Miranderen olerkia)
play_button
add_button
Oroitzen zaitudanean, ama - Mikel Laboa(Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Mikel Laboa, Herrikoia, Joseba Tapia)
play_button
add_button
Arranoaren basa ahairea - Maddi Oihenart(Hitzak: Herrikoia-Musika: Maddi Oihenart)
play_button
add_button
Eia, eia - Aire Ahizpak(Hitzak: Mixel Sarratia-Musika: Herrikoia)
play_button
add_button
Arranoak bortüetan - Jean Mixel Bedaxagar(Herrikoia)
play_button
add_button
Uzeste-ri bai! (Bernard Lubat-i) - Mixel Etxekopar
play_button
add_button
Liliak ihes - Ander Garcia(Musika: Ander Garcia-Hitzak: Josean Bengoetxea)
play_button
add_button

Caubet Chubuko Arhan entzutean mundu berri bat ireki zitzaidan. Txanbelarekin jotzen du lehendabizi eta ondoren abestu egiten du. Nola da posible abesti bera izatea? Herriak abesten duen erara edo elizako erara abestu dezake pieza bera. Etxetik kanpo ez zuen txanbela jotzen. Esan nezake, hau izan zela benetako aldaketa neure bidean.

Urteak eman ditut itsasoan bestaldeko musika entzuten, transkribitzen, lantzen, neureganatzen eta miresten. Ikasteko egarriak nor nintzen ere ahaztuarazi zidan momentu batean. Jazz musikaritzat jotzen nuen neure burua.

Baina, begirada iturriruntz biratu da, errekan gora doan izokin batena bezala. Naturak forma biribilak marrazten ditu, ez dago lerro zuzenik, ez ertz eta ez erpinik. Abesteko era libreago baten bila, hemen uzten dizkizuet nire erreferenteetako batzuk.