Doinu marraztuak

Joseba Larratxe "Josevisky"

2025.10.10
Bizi Ala Hil - Zakillers
play_button
add_button
Behor begiak so - Sexty Sexers
play_button
add_button
Hamabi lagun hilkor - Joseba B. Lenoir(Hitzak: Carson McCullers / Euskaratzailea: Maialen Garagarza-Musika: Joseba Baleztena)
play_button
add_button
Hamabi lagun hilkor - Joseba B. Lenoir(Hitzak: Carson McCullers / Euskaratzailea: Maialen Garagarza-Musika: Joseba Baleztena)
play_button
add_button
Ez da izango - Willis Drummond(Musika eta hitzak: Willis Drummond)
play_button
add_button
Lera zakurren balada - Ruper Ordorika(Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
play_button
add_button
Sekretua - JP Lohian & Klonen Klana(Hitzak eta musika: JP Lohian & Klonen Klana)a
play_button
add_button
Laba ibaiak - MICE(Hitzak eta musika: Miren Narbaiza)
play_button
add_button
Piztu da piztia - Kuraia(Hitzak eta musika: Kuraia)
play_button
add_button
Zerutik lurrera - Kaskezur
play_button
add_button
Izu hau - Izukari(Musika: Mikel Larratxe, Joseba Baleztena eta Uxoa Anduaga / Hitzak: Mikel Larretxea)
play_button
add_button

Kuadrillan rock taldea genuen: Sexty Sexers. Nik ez nuen instrumenturik jotzen, baina argazkiak atera eta bideoak grabatzearen aitzakiarekin entsegu eta kontzertu guztietan egoten nintzen. Haiei zor diet lehen gaztaroan (2000 hamarkada), nire edukazio artistikoa Bidasoaldeko musika mugimendua izatea.

Komikilari lanetan, musikak emandako inspirazio guzti horri forma emateko moduak bilatu izan ditut: aukera garrantzitsuena Mikel Laboaren komikiarekin etorri zen (Ni ez naiz Mikel Laboa, Elkar 2022), baina hori baino lehen, gustuko nituen kantekin komiki laburrak edo komiklipak egin nituen hainbat aldizkaritan. Ariketa interesgarria izan daiteke kantak entzun bitartean komikiak irakurtzea. Hor doaz loturak: Bizi ala hilBehor begiak soHamabi lagun hilkorEz da izangoLera zakurren baladaSekretuaLaba ibaiak eta Piztu da piztia.

Zerrenda osatzeko bi kanta gehiago: bata, komiklipa marrazteko gogoekin geratu nintzen Zerutik lurrera (Kaskezur). Eta bestea, Sexty Sexers taldetik eratorritako azken proiektuaren kanta bat, Izu hau (Izukari).