Kanta borobilak

Ander Solozabal

2018.03.19
Ausardiarik ez - MICE(Hitzak eta musika: Miren Narbaiza)
play_button
add_button
So bat - Niko Etxart(Hitzak eta musika: Niko Etxart)
play_button
add_button
Blues de Aranjuez - Rotten XIII(Rotten XIII)
play_button
add_button
Katedral bat - Berri Txarrak(Hitzak eta musika: Gorka Urbizu, Berri Txarrak)
play_button
add_button
Deabrua - Eskean Kristö(Hitzak: Pello Artabe-Musika: Eskean Kristö)
play_button
add_button
Erredura I - Joseba B. Lenoir(Hitzak eta musika: Joseba Baleztena)
play_button
add_button
Fruitua - Pelax(Hitzak eta musika: Pelax)
play_button
add_button
Deabrua teilatuetan - M-ak(Musika: Kaki Arkarazo, Xabier Montoia, Fernan Irazoki, Mikel Irazoki-Hitzak: Xabier Montoia)
play_button
add_button
Bakardadea ehizan - Petti(Musika: Petti-Hitzak: Beñardo Goietxe)
play_button
add_button
Bi ziba ero - Inoren Ero Ni(Hitzak: Jack Kerouac-Musika: Inoren Ero Ni)
play_button
add_button

Munduak biraka darraien artean, abesti perfektuaren bila ari dira musikariak; atsedenik ez duen prozesu gorabeheratsuan. Emozioek, esaldi koloretsuek eta mantra formako barne-melodiek gidatutako mendi errusiar batean.

Miren Narbaizak dioen legez: “ausardiarik ez, beldurrak gainezka… Geroak ekarriko duenaren kezka (…)”.

Bitartean, so bat euskal musikagintzari, Xiberuatik Nafarroa hegoaldera, “eta han zaude zu, blues ilun honen notak kantatuz”.

“Katedral bat egin, hegalik gabe sortu ziren abesti puxketekin (…)”

Eta “izate soilaren poz biluzia” sentitu dugu beste behin, “momentu erraldoi hoiek transmisioa zuten”-eta.

“Lurretik sagarrak jatea, hauxe da gure garaipen txikia”.

Baina arren, “hartu emango dizudana, bihar zer datorren ez dakigu ta, badaezpada”.

“Gauero legez, deabrua irten da teilatuetik aseiatzen da, dena ikusten du begi zorrotzez ezin zaio inoiz deus ezkutatu”.  Nork jakin “Bakardadea ehizan” ari diren “Bi ziba ero” garenentz.

Hala izan edo ez, hona hemen lehen entzunalditik buruan iltzatuta geratu zaizkidan kanta borobilen zerrenda bat.