Ion Etxebarria
2015.12.14Hiru Kortxea, edo 3 Kortxea, Gasteizko Hala Bedi irratiko musika irratsaio beteranoa dugu. Ostiral arratsaldero, irratiko fonotekara iristen diren diskoak pintxatu, Gasteiz eta Arabako agenda musikala errepasatu, eta talde, bakarlari edota bestelakoei elkarrizketak eginez, bi orduz gozatzen dugu hemengo eta kanpoko musikaz. Alta, pisu nabarmenagoa dute Euskal Herrian sortutako orotariko doinuek, izan rock and roll, jazz edo metal, bateko doinu zein estilo aldaketak 3Kortxea-ko ezaugarri izanez.
17 urtetan zehar kortxeatar asko pasa gara irratsaiotik eta bakoitzak bere zerrenda egingo luke, ziur. Jarraian proposatzen den zerrenda, irratsaioarekin nolabaiteko lotura izan duten musikarien kantu zerrenda bat besterik ez da. Esker ona adierazteko eta une politak bizi izan ditugula gogoratzeko zerrenda bat.
Hala, ezin ahaztu Joseba B. Lenoir eta Jon Basaguren urte luzeetan irratsaioko kideak izan genituela, eta egun ezagun egin dituzten abestiak artean kortxea parea ziren garaian konposatu zituztela. Gasteiz eta Beraren arteko maitasunak badu zerbait berezia, eta horren testigu izan dira besteak beste, Petti eta SextySexers. Willis Drummond-ek hegoaldean eman zuen lehen zuzenekoetako bat guk antolaturiko emanaldi batean izan zen, Gasteizko Parral tabernan. Baina ez zen azkena izango. Gaztetxearen eta Hala Bediren artean antolaturiko txorionak urte gogoangarri haren barruan makina bat kontzertu antolatu genituen, tartean, Anari eta Saioa bakarlariak Gaztetxean elkarrekin egon ziren hura. Oscar Conde Kanda ere askotan pasa da 3Kortxea-tik bere talde ezberdinen inguruan hitz egitera, tartean Neubat. Eta garai batean hileroko kolaboratzaile izan genuen doinu gogorren inguruko gomendioak luzatuz. Disko bat kaleratu eta irratitik pasa diren talde asko egon dira ere, tartean, Jousilouli, -gailü eta Zein? Eta azkenaldian sortutako talde gazteen artean, Eskean Kristö. Noski, eta zerrenda honetan ezin sartu gabe utzi pasa den urtean kaleratu genuen Hala Bedi 30 urtez kolpe kolpe bilduma, non Xabier Montoiak maisuki ematen dion amaiera diskoari BAP!! taldearen "Plastikozko janariak" moldatuz.